AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko Zapateria kalea
2019/07/02 11:56

Iragan larunbatean, Gasteizko (Araba) Zapateria kalean gertatu zen erasoa. 53 urteko gizonezko batek emakume bat atzeman eta konorterik gabe utzi zuen. Gasteizko Udaltzaingoak bi lekukoren deia jaso eta sexu abusuen aurkako protokoloa abiatu zuen. Txagorritxu ospitalera eraman zuten erasotua, eta erasoa jazo zen inguruko taberna batean atxilotu zuten gizonezkoa.

Durangon (Bizkaia), aldiz, gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, bere bikotekidea jipoitzeagatik.