Hainbat hedabidek gaur jakinarazi dutenez, gizonezko bat atxilotu dute Uharten (Nafarroa), hilabetearen hasieran emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Burlatakoa (Nafarroa) da erasotzailea, eta 20 urte ditu.
Erasotuak azaldu duenez, etxera iristear zenean egin zion eraso: oldartu eta ukituak egin zizkion etxeko atarian. Aurre egin zion emakumeak, eta handik ihes egin zuen.