AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/16 13:14

Emakume bat hilik topatu dute gaur goizaldean, martxoak 15, Soraluzen (Gizpuzkoa). 74 urte zituen hildakoak, eta gorpua aurkitu dutenean, kolpe bat zuen aurpegian. Momentuz, haren semea eraman dute atxilo, hiltzailea izan daitekeelakoan.

Antza gauerdian izan zen erailketa, 03:00ak baino lehen. Ertzainek deia jaso eta Soraluzera bertaratzean, emakumearen semearekin egin dute topo kalean, eta hark jakinarazi die pertsona bat hilik zegoela bere etxean. Sartu eta hilotza aurkitzean atxilotu du 33 urteko gizonezkoa Ertzaintzak, ama hiltzea leporatuta.

Aurtengo hirugarrena

Joan den asteko erailketa bikoitza gehituta, honakoa izango litzateke aurtengo hirugarren hilketa matxista. Aurreko astean, Abanton (Bizkaia) gizonezko batek bikotekidea eta haren alaba hil zituen, 54 eta 24 urtekoak.

2019. urtean lau izan ziren Euskal Herrian eraildako emakumeak, eta Berria-ren arabera, 2003. urtetik hona, 105 izango lirateke.