AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elkarretaratzea Orkoienen, atzo.
2020/01/07 12:45

Pasa den azaroan, hainbat gizonezkok emakume bat bortxatu zuten Orkoienen (Nafarroa), taldean. Atzo, hilak 6, bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten ehunka orkoiendarrek, Ez beti da ez eta Ez zaude bakarrik lelopean.

Une honetan, erasoa ikertzen ari da Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegia. Momentuz, bost gizonezko atxilotu dituzte bortxaketaren harira; haietako hiru giltzapetu dituzte, eta beste biak, kautelazko neurriekin, aske geratu dira.

Epaitegiko titularraren arabera, sare sozialen bidez emakumearekin harremanetan jarri ziren erasotzaileak. Hain zuzen, zitak egiteko aplikazio bat erabili zuten horretarako. Harekin hitzordua lortu eta gelditzean, eraso egin zioten. Adinekoa da emakumea, eta erasoa jazo bezain pronto aurkeztu zuen salaketa.