AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/02 11:23

Atzo argitara atera zenez, 27 urteko emakume bat prostituitzera behartu dute Artikan (Nafarroa). Horren harira, hiru pertsona ari dira ikertuak izaten. Emakumeak berak azaldu duenez, iruzurren bidez konbentzitu zuten Venezuelatik Euskal Herrira etortzeko, spa batean masajista modura lan egingo zuela hitzemanez. Gero, ordea, Artikako pisu batean prostituitzera behartu zuten behin, mehatxuak tarteko. 120 euroren truke derrigortu zuten, eta gero, gainera, iruzur egin zion emakumeetako batek poltsikoratu zuen diru kopuru hori.

Emakume gazteak jakinarazi zien berehala alde egin nahi zuela pisu horretatik, eta orduan, Alberiten (Errioxa) lanpostu bat eskaini zion engainuaren parte izan zen emakumeetako batek. Hara mugitu zenean, baina, jakinarazi zioten sexu-masajeak eman beharko zituela, eta horren aurrean, ihes egitea eta salaketa jartzea erabaki zuen venezuelarrak.