Emakume bat etxetik botatzen saiatzen ari dira gaur, irailak 10. Bilbo Zaharreko etxebizitza batean bizi da 60 urteko bizilaguna, eta epaiketa egin zioten alokairua ez ordaintzeagatik. Ebazpena argia izan zen: etxegabetu egingo zutela erabaki zuen epaileak. Kaleratze agindua ekainekoa bada ere, iragan asteartean, hilak 8, jakinarazi zioten zehazki noiz karrikaratuko zuten: bi egunen buruan, alegia, gaur.
Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa izan dira, etxegabetzea gauzatzeko, Urazurrutia kalera bertaratu direnak. Atarian, baina, dozenaka pertsona zeuden goizetik, kaleratzea gelditzeko asmoz. Bertan zeudenen aurka egin dute poliziek, eta kargak izan dira.