AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Argia
2020/04/21 10:43

Argia-k jakinarazi duenez, gaur, hilak 21, Donostiako (Gipuzkoa) AƱorga auzoko Firestone Lantegi Berreskuratua husten saiatu dira. "Atzeko atea behartuta, hainbat pertsona lantegian sartu" direla azaldu dute: "Barnean hainbat pertsona zeuden eta tentsio uneak bizi dituzte".

Antza, Ertzaintza zein eraikinaren legezko jabea bertaratu dira. "Langileek esan dute berak bidali dituela fabrika hustera eta beraiek ez zekitela prozesu judiziala abian zenik", jaso du Argia-k.

Fires barruan zeuden pertsona guztiak eta elkartasuna adieraztera joan diren bi pertsona idenfitikatu dituzte ertzainek, eta gero, "barrua arakatzeari" ekin diote.

Konfinamendua ezarri zen unean, martxan zegoen Fires husteko prozesu judiziala, eta beraz, bertako kideek salatu dute "legez kanpoko desalojo saiakera" izan dela. Ertzaintzaren arabera, "prozesu judiziala hasita zegoenez", momentuz ez dute lantegia hustuko.

Etxebizitzak eraikitzeko plana

Desalojo arriskuan daude Firestone Lantegi Berreskuratua eta inguruko hainbat eraikin, Gailur Alde S. L. enpresak eremu horretan 250 etxebizitza eraikitzeko asmoa baitu. Fireseko kideek duela bi urte salatu zuten enpresako bi langile eraikina barrutik ikustera bertaratu zirela, baina bertan zeuden kideek ez zieten halakorik egiten utzi.

Duela bost urte birjabetu zuten lantegia, 2015. urteko Maiatzaren Lehenean.

EZ DAGO IRUZKINIK