Gutxienez hiru eraso matxista izan dira azken egunetan, bat Bilbon eta bi Sestaon

Sestaon bi eraso jazo ziren iragan larubatean, herriko jaietan. Eraso homofobo bat eta emakume baten aurkako sexu-eraso bat salatu zituzten. Bilbon ere salatu zuten eraso bat, astelehenean. Erasotuak esan zuenez, lau pertsonak egin zioten eraso. Horietatik hiru baino ez dituzte atxilotu.
Argazki Nagusia
Sexu eraso bat gaitzesteko elkarretaratze bat
2019ko ekainaren 27a

Aste korapilatsua bizitzen ari gara Euskal Herrian. Lapurdiko emakumearen erailketatik hasi eta beste hainbat eraso jazo eta salatu dira beste hainbat txokotan. Pasa den larunbatean Sestaoko jaietan bi eraso egon ziren. Bata eraso homofoba izan zen, erasotuak bere orientazioa sexuala dela eta, irainak eta eraso fisikoak jasan zituen. Bestea emakume bati egindako sexu-erasoa izan zen, emakumeak igandean jarri zuen salaketa, eta Sestaoko Talde Feministak ere elkarretaratze bat deitu zuen gertatutako bi erasoak salatzeko; aipatzekoa da biak ala biak jaietan pasa izana.

Bilbon pasa den astelehenean pasa zen erasoa, emakume batek lau gizonezkok sexu erasoa egin ziotela salatu zuen. Erasotua 17 urteko emakumea da, eta erasotzaileek 18, 20 eta 35 urte dituzte, laugarrenaren bila dabiltza oraindik. Aipatutako hiru erasotzaileak kartzelan sartu dituzte dagoeneko.