AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Gipuzkoako Suhiltzaileak
2020/02/07 14:06

Atzo, hilak 6, bi langile desagertu ziren Zaldibarko (Bizkaia) Eitzaga auzoko zabortegian jazo zen luizia eta gero. Verter Recycling birziklatze enpresarentzat soldatapean jarduten duten hamar beharginetatik zortzi baino ez ziren agertu istripuaren ostean. Salbatze-zerbitzuen hipotesien arabera, lurrak azpian hartu zituen desagertutako bi langileak, 50 eta 60 urtekoak.

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutuak, ordea, lanak etetea erabaki zuen, zabortegiko hondakinen artean amianto arrasto ugari aurkitu baitzituzten. Zabortegiak "hondakin ez-arriskutsuak" jasotzeko baimena dauka, izatez. Dena den, duela gutxi abiatu dute berriro desagertuen bilaketa.

Albo-kalteak

2020. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hamaika behargin erail dituzte haien lanpostuetan, eta sei langile zendu dira amiantoaren eraginez. 2019. urtea itxi zuen zifra, aldiz, hogei eta zazpikoa izan zen. Amiantoaren eraginplean jarduteagatik 2.427 langile hil dira 1993. urtetik hona, hainbat medioren arabera.