Josetxo Arizkuren preso politikoa ospitaleratu behar izan zuten Murtzian atzo, azaroak 29. Bihotzeko arazoengatik eraman dute erietxera oraingoan ere; antza, patioan kirola egiten ari zela sentitu zen ondoezik. Murtziako kartzelako medikuak artatu ostean, erietxera eraman behar izan zuten azterketa egiteko.
Ez da bihotzeko arazoekin lotuta ospitalera eramaten duten aurreneko aldia. Duela bi urte, esaterako, erietxean artatu behar izan zuten arazo kardiakoengatik. Hain zuzen, larriki gaixo dauden preso politikoen zerrendan dago Arizkuren.
Murtziako presondegian dute giltzapean egun, baina duela zenbait egun jakinarazi zuten LogroƱora lekualdatuko dutela. 2001ean espetxeratu zuten, 30 urteko kartzela zigorra ezarrita.