AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: maratek.es
2020/04/28 10:20

Beharginak kanporatzen jarraitzen dute Balmasedako (Bizkaia) Winoa Iberica lantokian. Azken berrien arabera, bederatzi langile kaleratu nahi ditu zuzendaritzak, hamar langileko langa ekidinez berriro (kopuru horretara iritsiz gero, lan-erregulazio txostena aurkeztu beharko luke). Iaz lau izan ziren kaleratzeak, eta azken bi urteotan, langileen %15 kanporatu ditu enpresak, ELAk jakinarazi duenez.

Balmasedako lantegia "baztertzeko" prozesu horretan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Balmasedako Udalarekin 2012. urtean sinatutako akordioa baliatu du Frantziako multinazionalak, babes modura. Izan ere, orduko hartan, fabrika tokiz mugitzea hitzartu zuten, herriaren kanpoaldera.

Lantegi zaharra zegoen tokiko lurrak eroski zizkioten enpresari Aldundiak eta udalak, eta akordioaren barruan, plantillari zegokion neurri bat ere jaso zuten: garai hartan plantan 80 langile baino gehiago baldin baziren, 2024. urtea amaitzean, 50 baino ez ziren izango.

Bestalde, Covid-19aren pandemiarekin lotutako arrazoiak baliatuta, aldi baterako lan-erregulazio txosten bat aurkeztu du enpresak.