Aurreko larunbatean, hilak 16, gizonezko bat atxilotu zuten Abadiñoko (Bizkaia) Traña-Matiena auzoan, bikotekideari eta senitarteko bati eraso egiteagatik. 04:00ak inguruan izan zen, eta erasotua izan zen emakumeak gertatukoaren berri ematean, 23 urteko erasotzailea atxilotu zuten ertzainek.