Atzo, hilak 23, Iker Gomez txiolariaren aurkako epaiketaren epaia plazaratu zuten. 3.120 euroko isuna ordaindu beharko du gasteiztarrak, "adierazpen askatasuna gainditzen duten mezuak" zabaldu zituela arrazoituta.
Joan den asteazkenean epaitu zuten Gomez Arabako Auzitegi Probintzialean,
Twitter sare sozialean indar polizialen aurka idatzi zituen
mezuengatik "irain delitua" egotzi baitzioten. Auzitara eraman
duten txioak Alde Hemendik mugimenduarekin lotutako
mezuak dira, Estatuaren indar armatuak Euskal Herritik atera
daitezen aldarrikatu baitzuen gazteak. Altsasuko gazteei babesa adierazteagatik
eta bortizkeria poliziala salatzeagatik ere zigortu dute.
Erantzuna
Gomezek ebazpenari helegitea aurkezteko asmoa azaldu du, eta hala ere, isuna
ordaindu beharko balu, dirua biltzeko eta auzia salatzeko "makineria
guztia martxan" jarriko du bere abokatu-taldearekin batera.