AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Barakaldo Digital
2020/11/24 17:29

ITP Aero taldearen barruan dago Precision Casting Bilbao enpresa. 136 langile kaleratu nahi dituela jakinarazi du zuzendaritzak, eta gaur eman die sindikatuei erregulazio espedienteen berri. Sestaoko (Bizkaia) eta Barakaldoko (Bizkaia) adarrak ukituko lituzke neurriak: 133 langile egongo lirateke espedientearen eraginpean, eta hiru auzitegian daude une honetan, kaleratzea salatu zutelako. Hala ere, espedientea ezarriko diete, zuzendaritzaren erabakiaren arabera.

Gainera, martxotik hona, behin-behineko lan-kontratua zuten 120 langileri ez diete kontratua berritu. Beraz, orotara eta behargin horiek barnebilduz, 256 kanporatze gauzatu dituzte bi hegazkingintza fabriketan.

Enpresako zuzendaritzak urrian adierazi zuen Zamudioko (Bizkaia) plantan ere erregulazio espedientea indarrean sartuko zuela, ekonomiari eta ekoizpenari lotutako arrazoiak argudiatuz. Langileen %15ei eragin zien neurriak. 410 langile dira Zamudion, denak, epe luzerako lan-kontratuekin.