AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/08/20 10:30

Kaleko saltzaileen aurkako jazarpen polizialak ez dauka etenik Bilbon (Bizkaia). Aste Nagusia hasirik, hainbat eta hainbat pertsona dabiltza kaleko salmentan, eta, bestelako toki baten faltan, hainbatek Gasaren Plazan muntatu behar izan zituzten kanpin-dendak, atseden hartzeko leku bat izateko. Agintaritzen erantzuna izan da, ordea, udaltzainak pertsona horiei jazartzera bidaltzea: Gasaren Plazan sortutako kanpalekutik bota zituzten herenegun, El Correo-ren arabera, "agindu polizial" bat tarteko.

Horren ondoren, Quintanako arkupeetan hartu behar izan zuten babes kale-saltzaileek, baina handik ere kanporatu zituzten atzo udaltzainek, RTVE-k jaso duenez. Polizia-iturriek aipatzen duten arren uste dutela mafiek esplotatutako pertsonak direla, etengabe jazartzen diete, eta 24 orduan bi aldiz desalojatu dituzte haien lolekuetatik. Jatorri senegaldarreko gazteak dira gehienak.

Juan Mari Aburto alkateak (EAJ) "tokiko komertzioa defendatzea" erabili du aitzakia modura kaleko saltzaileen kontrako errepresioa justifikatzeko, eta ohartarazi du esku hartzen jarraituko dutela poliziek. 

EZ DAGO IRUZKINIK