AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bilbon, emakume bati amoniakoa bota dio bere bikotekideak
Eztabaida bat izan ostean eraso zion emakumeari 30 urteko gizonezkoak, etxebizitza batean.
2023eko abenduaren 26
Bilbon, emakume bati amoniakoa bota dio bere bikotekideak

Abenduaren 24an, 30 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon (Bizkaia), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Goizeko 06:00ak aldera izan zen erasoa, Basurtuko etxebizitza batean: eztabaida bat izan ondoren, gizonezkoak amoniakoa bota zion emakumeari.

Erasoaren ostean etxetik ihes egin zuen emakumeak, eta osasun-langileek artatu zuten. Gizonezkoa Basurtuko etxebizitzan atxilotu zuten.