AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @NovaltiaGreban
2020/10/09 13:06

Aurreko urteko uztailan hasi zuten greba Novaltiako langileek, eta gaur, 455 egun bete dituzte borrokaldian. Hasieratik, kontratazio berrietan azaltzen den soldata-eskala bikoitza ezabatzea nahiz soldatak igotzea eskatu dute beharginek eta, aldi berean, enpresak izandako jarrera salatu dute.

Urtebete baino gehiago borrokan

Guztiarekin, hitzarmen propio bat ere galdegin zuten langileek bere garaian, enpresak 2019. urtean negoziazioak apurtu eta estatu mailako hitzarmena ezartzea erabaki baitzuen. Greba hasi zutenetik enpresak izan duen blokeo jarrera gaitzetsi dute, negoziatzeko aukera ukatu eta greba eskubidea urratu baitie etengabe, lanpostuetan grebalariak ordezkatuz. Lan Ikuskaritza ere seinalatu izan dute, eskubideen urraketa horren aurrean adierazitako jarrera pasiboa dela-eta.