AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/31 08:22

Bilboko (Bizkaia) Udaltzaingoak beste eraso arrazista bat gauzatu zuen atzo egun-argitan, Alde Zaharrean. Sareetan argitara atera diren hainbat bideotan ikusten denez, pertsona migratzaile baten aurka bortizki oldartu ziren udaltzainak: lurrera bota zuten eta lurraren kontra immobilizaturik izan zuten minutu luzez, hiru poliziaren artean. Gutxienez bi agente jarri ziren bere gainean, eskuburdinak ipini artean.

Udaltzainek pertsona horri indarkeriaz eusten zioten bitartean, jende ugari bildu zen inguruan, eta bat baino gehiago izan ziren gertakariak grabatzen hasi zirenak. Bada, horien kontra ere jo zuten poliziek: bizilagun horiei "pailazo" deitu zieten agenteek, besteak beste.

"Sektore proletarizatu eta migratuen kontrako jazarpen poliziala irmoki salatzen dugu", azaldu zuen Bilboko Kontseilu Sozialistak, atzoko eraso polizial arrazistaren berri ematean. Poliziaren inpunitatea borrokatzera deitu zuen, eta klase-elkartasuna aldarrikatu zuen eraso horien aurka.

Kaleko saltzaileen kontra berriz ere, buloak tarteko

Bilbon hainbatetan gertatu den bezala, azkenaldian ere kaleko salmentan aritzen diren pertsona migratzaileen aurka jo dute polizia-indarrek. Saltzaileek sistematikoki jasaten dute udaltzainen nahiz ertzainen jazarpena, eta aurreko larunbatean tentsioa sortu zuten berriz poliziek Kale Nagusian, hainbat laguni kalean saltzen ari ziren materiala kentzen hasi zirenean. 

Poliziak euren materiala eraman zuenean, haserrez erreakzionatu zuten saltzaileek, eta tentsio-uneak izan ziren. Poliziek kolpeka erantzun zuten besteak beste, 40 bat agentek hartu baitzuten parte operazioan. 

Beste hamaika aldiz izan den modura, El Corte Ingles inguruan jazo ziren aurreko larunbateko gertakariak. Hainbat profilek zabaldu dute gertaturikoari buruzko kontakizun faltsu bat sare sozialetan, tartean, zenbait profil faxistak eta "sindikatu" polizialek: esan dute kaleko saltzaileak udaltzainen komisariara indarrez sartzen saiatu zirela, nahiz eta irudietan argi ikusten den El Corte Inglesen grabaturiko irudiak direla eta ez den inolako erasorik ikusten saltzaileen partetik.

EZ DAGO IRUZKINIK