AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bikote ohia eta semea labanaz mehatxatzeagatik atxilotu dute Urnietako gizon bat
Urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohiari zein bere semeari labanaz egin die mehatxu 28 urteko gizonak. Atxilotu eta Martuteneko presondegian espetxeratu dute.
2021eko maiatzaren 21
Bikote ohia eta semea labanaz mehatxatzeagatik atxilotu dute Urnietako gizon bat

Urnietan (Gipuzkoa) izan zen erasoa herenegun, hilaren 19an. 28 urteko gizon batek labanaz egin zien mehatxu semeari eta bikotekide ohiari, urruntze-agindua apurtuta. Asteazkeneko ordu txikietan izan zen erasoa.

Telefono deia jaso ondoren, emakumearen etxera bertaratu zen Ertzaintza eta, han, korrika ihes egin nahian harrapatu zuten erasotzailea. Atxilo eraman zuten, eta epaileak Martuteneko (Gipuzkoa) presondegira bidali zuen gero.