AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Gasteiz Hoy
2022/05/12 08:49

Beste behargin batek galdu du bizia bere lanpostuan. Oraingoan, Etxabarritik (Araba) dator berria: Pepsico enpresako langile batek bihotzekoa izan du soldatapean lanean ari zela, eta hil egin da. LAB sindikatuak azaldu duenez, Pepsicon "lan-karga handiak eta erritmo gogorrak" dira nagusi, eta "arazo kardiobaskularrak areagotzea" eragin dezake horrek.

Hilabetea hasi zenetik, gutxienez lau langile zendu dira beren lanpostuetan Euskal Herrian. Urtea hasi zenetik, ordea, gutxienez 26 lan-heriotza atera dira argitara, eta horietako zazpi izan dira "ez-traumatikoak".

EZ DAGO IRUZKINIK