AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/25 16:44

Hainbat lurraldetan mobilizatuko dira bihar Palestinaren askatasunaren alde eta Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen kontra. Euskal Herrian ere egin dute protestarako deia: bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean antolatu dituzte hainbat mobilizazio.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxetan egin ditu deialdiak. Azpeitian (Gipuzkoa), Baionan (Lapurdi), Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba), Irunen (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa) nahiz Oreretan (Gipuzkoa) izango dira ikasleen protestak, urriaren 7aren lehen urteurrenaren atarian.

Unibertsitatean, berriz, ikasleak zein irakasleak mobilizatuko dira. Aurreko ikasturtean sortu ziren Palestinarekin elkartasunez lan egiteko sareak, eta horiexek egin dituzte biharko protesta-deialdiak. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Gasteizko, Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioako (Bizkaia) campusetan antolatu dituzte protestak.

Esan bezala, beste hainbat lurraldetan ere borroka-eguna izango da biharkoa. Palestinaren askatasuna exijituz eta estatu sionista zein Mendebaldeko bere konplizeak (tartean Espainiako Gobernua) seinalatuz, kalera irteteko deia egin dute, esate baterako, Coordinadora Juvenil Socialistak (CJS, gazteleraz) eta Kataluniako nahiz Valentziako Organització Juvenil Socialistak (OJS, katalanez).

EZ DAGO IRUZKINIK