AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/16 11:45

Poliziak otsailaren hasieran atxilotu zuen pertsona bat Iturmendin (Nafarroa), eta Madrilera eraman zuen, inkomunikatuta. Gerora jakin zenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen polizia-operazioa, UPN alderdiaren salaketa bat zela-eta. 63 urteko atxilotuak Espainiako Auzitegi Nazionalaren ziegetan igaro zuen gaua, eta hurrengo egunean utzi zuten aske, epaiketaren esperoan.

Sare sozialetan argitaratutako hainbat mezu zirela-eta jo zuten bere kontra, "terrorismoari gorazarre egitea" egotzita. Aste honetan jakinarazi dute zer zigor eskatu dituzten bere aurka: UPNk bi urte eta egun bateko espetxe-zigorra eskatu du, baita 4.500 euroko isuna ere. Fiskaltza harago joan da: bi urte eta erdiko zigorra nahi du, 6.800 euroko isuna gehituta. Auzitegiak, gainera, 7.000 euroko fidantza ezarri zuen auzipetuarentzat, aurreko ostiralerako ordaindu beharrekoa.

"Proletalgoaren adierazpenen aurkako beste eraso baten adibide dugu hau", salatu du Sakanako Kontseilu Sozialistak. Hala, auzipetutako kidea kargugabetu dezatela exijitu du.

EZ DAGO IRUZKINIK