AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Noaua
2020/11/05 21:58

Hiru preso politiko Euskal Herriratzea eta bi hurbiltzea onartu du Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Batetik, Kordobatik Iruñeko (Nafarroa) espetxera lekualdatuko dute Xabier Perez. 20 urteko zigorra ari da betetzen 2005. urtetik. Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga ere mugituko dituzte: Aranjuezko espetxean (Madril) dituzte giltzapean, baina Martunerera (Gipuzkoa) tokialdatuko dituzte aurki. 12 urteko zigorra dute beren gain, eta irteera data, berez, 2021. urteko ekainerako dute ezarrita. Zigorraren hiru laurdenak bete dituzte jada Urangak, Lasagabasterrek nahiz Perezek.

Asteazken honetan jakinarazi dutenez, baldintzapeko askatasuna eman beharrean, hirugarren gradura igaroko dira Lasagabaster eta Uranga. Aranjuezen amen moduluan dago Lasagabaster, aurten jaio zelako haren eta Urangaren bigarren alaba, Maddi.

Bestalde, Murtziako espetxetik Burgoskora eramango dute Joseba Segurola preso politikoa. 20 urteko zigorra ezarri zioten, eta 2003. urtetik dute gatibu. Burgosko kartzelara mugituko dute Aitor Garcia preso politikoa ere. 30 urteko zigorra ari da betetzen, 2001. urtetik.

EZ DAGO IRUZKINIK