AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/29 14:40

Desokupazio-talde batek hainbat astez jazarri eta presioa egin ostean, aste honetan etxegabetu dituzte bi pertsona Astrabuduan (Erandio, Bizkaia), azkenean, bide judizialetik. Tu Mejor Préstamo enpresak eskatuta, asteazkenean eman zuten familia bere etxetik botatzeko agindua, eta Poliziak bete zuen agindu hori, andre bat eta bere biloba kale gorrian utziz. Iazko azaroan ere kaleratu zituzten prozesu judizial baten bidez.

Aste honetako etxegabetzea salatzeko, berriz egin zuen mobilizatzeko deia Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: protesta bat antolatu zuen atzo arratsalderako, Astrabuduako Josu Murueta Plazan. 19:00etan izan zen elkarretaratzea, Etxegabetze guztiak gelditu! lelopean.

"Berriz ere, sistemak espekulatzaileen interesak babestu ditu, etxebizitza duin baterako eskubidea bermatu beharrean", seinalatu zuten Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek. Zentzu horretan, etxe-kaleratze guztien aurka mobilizatzen eta antolatzen jarraitzeko konpromisoa azaldu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK