AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/12 09:59

Auzipetuta daude bi lizartar, Vox alderdiko faxisten aurka protesta egiteagatik. Duela bi urte, 2022ko martxoan, Lizarran (Nafarroa) propaganda-postu bat jartzen saiatu zen Vox. Hainbat bizilagunek, ordea, aurre egin zieten, eta gertakari horiek zirela-eta, faxistek salaketa bat jarri zieten bi pertsonari. Atzo, irailaren 11n, epaitu egin zituzten Lizarrako epaitegian.

Gorroto-delitu bat egotzi nahi zien Voxek. Atzoko epaiketan, baina, derrigortze-delitu arin bat, lesio-delitu arin bat eta kalte-delitu arin bat leporatzeko eskaerak egin zituen, larrigarri ideologikoarekin.

Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratze batera deitu zuen, epaitegi aurrean. Ehun bat lagun bildu ziren bi auzipetuei babesa emateko. Salatu dutenez, Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin bertaratu ziren, Guardia Zibilak babesturik.

Epaitegian izan zen "presentzia polizial itogarria" salatu zuen Kontseilu Sozialistak, bai eta bertan pankarta bat jartzeagatik Poliziak egindako identifikazioak ere.

EZ DAGO IRUZKINIK