AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bi langile zauritu dira Eibarko obra batean
Etxebizitza batzuk eraikitzeko lanetan ari ziren beharginak, eta erori egin da solairuetako baten egitura. Larri zauritu da haietako bat.
2022eko abenduaren 13
Bi langile zauritu dira Eibarko obra batean

Gaurkoan eraikuntzako bi langile zauritu dira Eibarren (Gipuzkoa), etxebizitza batzuk eraikitzeko obra batean lanean ari zirela. Dirudienez, aurreneko solairuaren egituraren gainean zeuden beharginak egitura jausi denean; hala, beheko solairura erori dira biak. Larriki zauriturik dago langileetako bat.

2022. urtea hasi zenetik, gutxienez 69 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela, lanpostura bidean edo lanetik bueltan.