AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/19 12:57

EITB-k adierazi duenaren arabera, 57 urteko langile bat hil da gaur goizean Zegamako Goilaser enpresan. Larrialdi-zerbitzuek goizeko 07:00etan izan dute lan-istripuaren berri, baina lantokira heldu direnerako, hilda zegoen langilea.

Bestalde, atzo arratsaldean, 15:00ak aldera, 39 urteko langile bat hil zen Lakuntzako Sakana Kooperatiban, garabi baten laguntzaz pieza astun batzuk mugitzen ari zela. Suhiltzaileak, bi anbulantzia eta helikoptero bat bertaratu ziren, baina ez zuten behargina salbatzerik lortu.

EZ DAGO IRUZKINIK