AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/15 21:29

Munduko Bankuak hurrengo astean izango du Innovate4Climate konferentzia Barakaldoko (Bizkaia) BECen, eta, horren harira, protestara deitu dute Euskal Herriko hainbat antolakunde eta kolektibok. Aurreko astean, Munduko Bankuari ez! izenpean aurkeztu zuten deialdi bateratu bat, besteak beste, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek, NATO eta EBren Aurkako Herri Ekimenak eta Euskal Herria Bizirikek.

Hain justu, maiatzaren 23rako antolatu dute manifestazio bat, Munduko Bankuari ez. Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena lelopean. Barakaldoko plazatik aterako da mobilizazioa hurrengo asteartean, 18:30ean.

Dinamika horri lotuta, bi hitzaldi prestatu dituzte aste honetarako, Bilbon (Bizkaia). Ostegunean, hilaren 18an, izango da lehenengo saioa: Ingurugiroaren suntsipen kapitalista eta gizarte jasangarriaren eraikuntza mahai-ingurua eskainiko dute Iñigo Lezak (Euskal Herria Bizirik), Pablo Llorentek (Sustrai Erakuntza) eta Mikel Izurietak (Kontseilu Sozialista). San Frantzisko auzoko Udaltegian egingo dute mahai-ingurua, 18:30ean hasita.

Hurrengo egunean, hilaren 19an, Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxean izango da hitzaldi bat: Oligarkia finantzarioaren ofentsiba ekonomiko eta politikoa. 18:30ean ekingo diote saioari.

EZ DAGO IRUZKINIK