AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bi emakumeri sexu-erasoak egin dizkie gizon batek Santurtzin
Etxebizitza batean izan dira bi erasoak, larunbatetik iganderako gauean. 24 urte ditu erasotzaileak.
2024eko apirilaren 10
Bi emakumeri sexu-erasoak egin dizkie gizon batek Santurtzin

Joan den asteburuan gizonezko bat atxilotu zuten Santurtzin (Bizkaia), bi emakumeri eraso egiteagatik. Etxebizitza batean egin zizkien sexu-erasoak biei: igande goizean salatu zuen gertatutakoa emakumeetako batek, eta beranduago izan zen bigarren emakumeak jasandako erasoaren berri.

24 urte ditu erasotzaileak. Igande arratsaldean atxilotu zuten, eta astelehenean utzi zuten Barakaldoko (Bizkaia) Guardiako Epaitegiaren esku. Behin-behinean kartzelaratu dute.