AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bi emakumeri eraso diete euren bikotekideek, Nafarroan
60 urteko bikotekideak eraso dio emakume bati Iruñeko Sanduzelai auzoan. Tuteran ere emakume bat kolpatu du bere senarrak.
2024eko maiatzaren 29
Bi emakumeri eraso diete euren bikotekideek, Nafarroan

Bi eraso matxistaren berri eman zuten atzo, maiatzaren 28an, Nafarroan. Tuteran izan zen horietako bat, arratsaldeko 15:00etan. Emaztea kolpatu zuen 42 urteko gizonezko batek, eta, emakumeak gertatutakoa salatu ostean, atxilotu egin zuten erasotzailea.

Bigarren erasoa Iruñeko Sanduzelai auzoan jazo zen, gaueko 23:00ak aldera. Azaldu dutenez, oihuak eta kolpeak entzun zituzten auzokideek, eta abisua eman zuten. 60 urteko gizonezko batek bere bikotekidea kolpatu zuen, eta ospitalera joan behar izan zuen.