AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/07/26 16:02

Aurreko ostiral goizaldean izan zen erasoa Gijonen (Asturias). Sare sozialen bidez jarri ziren harremanetan bi emakumeak eta bortxatzaileetako bat; taberna batean elkartu ziren eta gizonak han proposatu zien hostal batera joateko. Hara bidean, baina, beste gizon bat batu zen, eta hostaleko logeletako batera sartu zirenean, beste bi gizon zeuden zain han: lau ziren guztira. 20 eta 30 urte artean dituzte.

Kolpatu egin zituzten bi neskak, eta taldean bortxatu zituzten. Lagun batekin hitz egitea lortu zuten emakumeek, eta hura bertaratu zen hostalera haien bila; gertatutakoaren berri ere eman zuen. 22 eta 23 urte dituzte bi neskek, eta Bergarakoa (Gipuzkoa) da haietako bat.

EZ DAGO IRUZKINIK