AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bi emakume eraso dituzte haien bikotekideek, Tuteran eta Gasteizen
Tuteran gizonezko batek labana batekin egin dio mehatxu haren bikotekideari. Gasteizen, aldiz, kalean eraso du emakume bat haren bikotekideak.
2021eko urtarrilaren 22
Bi emakume eraso dituzte haien bikotekideek, Tuteran eta Gasteizen

Indarkeria matxista kasu bi atera dira argitara azken orduetan. Asteazkenean 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bikotekideari eraso egiteagatik. 20:30ak aldera izan zen Zabalgana auzoan: antza, ibilgailu baten barruan hasi zen erasoa, baina gizonak kalean ere eraso zuen gero emakumea, hainbat pertsonaren aurrean.

Bestalde, Tuteran (Nafarroa) atzeman dute beste gizonezko bat, bikotekideari labana batekin mehatxu egiteagatik. Atzo gauean jakinarazi zuen gertatutakoa emakumeak berak, 22:30ak aldera.