Gaur goizean, 10:30ak aldera, Bilbon (Bizkaia) galdu du bizia langile batek, lan-istripuz. Jose Maria Ugarteburu kaleko eraikin batean ari zen beharrean, mantentze-lanak egiten hain zuzen ere, baina teilatutik behera erori da. Bertan hil da.
Egun gutxian Euskal Herrian izan den laugarren lan-heriotza da honakoa. Astelehenean, Atxondon (Bizkaia) galdu zuen bizia behargin batek, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko obran, eta Andosillako (Nafarroa) elikadura-enpresa batean hil zen beste langile bat egun berean, karga batek azpian hartuta. Asteartean, berriz, Amurrioko (Araba) Tubos Reunidosen zendu zen behargin bat, altueratik erori baitzen bera ere.
Aste honetako lau hilketa horiekin, gutxienez 24 dira Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, soldatapean lanean ari zirela bizia galdu duten langileak.