AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/08 09:27

Atzo, astelehenean, lan-istripu bat gertatu zen San Adriango (Nafarroa) Láser Ebro enpresan, iluntzeko 20:12an. 52 urteko langile batek hankak harrapatu zituen palet batekin, eta Lodosako (Nafarroa) suhiltzaileek eta anbulantzia batek askatu behar izan zuten. Lizarrako (Nafarroa) García Orkoien ospitalera eraman zuten, eta pronostiko erreserbatuarekin dago.

Beste hiru lan-istripu jazo dira azkenaldian Lizarra inguruan, eta hilgarriak izan dira horietatik bi. Lodosan, garraiolari batek bizia galdu zuen irailaren amaieran, trafiko-istripu batean. Aste honetan, berriz, makina batek besoa harrapatu zion langile gazte bati Funesen (Nafarroa), eta ospitalean hil zen ordu batzuk beranduago. Iragan asteartean ere lan-istripu bat izan zen Bargotan (Nafarroa): 64 urteko gizon batek besoa harrapatu zuen, herriko upategi batean lanean ari zela.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 45 langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK