AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Confilegal
2024/12/12 08:17

Espainiako Auzitegi Nazionalak 74 urte eta lau hilabeteko kartzela-zigorrak jarri dizkie lau preso ohiri, ETAk Antena 3 eta El País hedabideetako bi kazetariren kontra, Juan Palomo eta Aurora Intxausti, egindako ekintza bati lotuta. Donostian (Gipuzkoa) izan zen erasoa 2000. urtean, nahiz eta jarritako loreontzi-bonbak huts egin zuen. Asier Garcia, Patxi Xabier Makazaga, Imanol Miner eta Jon Zubiaurre dira ekintza horren harira kondenatuak.

Azaroaren amaieran epaitu zituzten Madrilen, eta epaiketan fiskaltzak berak gogorarazi zuenez, lau auzipetuek hiru hamarkada bete dituzte jadanik espetxean, beste auzi batzuk direla-eta. Horixe da, legez, Espainiako Estatuan pertsona bati ezarri ahal zaion gehienezko kartzelaldia. Laurak aske daude gaur egun.

Bere garaian, Donostiako ekintza armatu hori artxibatu egin behar izan zuten, froga faltaren ondorioz. Frantziako Estatuak, baina, Espainiako Estatuarekin kolaboratu eta, ustez, ETAri kendutako hainbat material eman zizkion aurreko hamarkadan. Material hori ustezko froga gisa erabilita ireki zuten berriz auzia 2020an, eta Garcia, Makazaga, Miner eta Zubiaurre akusatu zituzten. Intxaustik epaiketa-prozesuan eskertu izan duenez, Guardia Zibilaren Gasteizko (Araba) Informazio-taldeak seinalatu zituen lau preso ohiak.

EZ DAGO IRUZKINIK