AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Itaiak atzo Irunen egindako protesta, neska adingabe batek jasandako erasoa zela-eta.
2023/05/22 16:54

Azken egunetan, Euskal Herrian etenik gabe ari dira argitara ateratzen indarkeria matxistari lotutako erasoak: neska adingabeei egindako hiru erasoren berri eman dute Irunen (Gipuzkoa), Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta Aiaran (Gipuzkoa); Abadiñon (Bizkaia) izandako sexu-eraso bat salatu dute, eta Bilboko (Bizkaia) emakume bati bere bikotekide ohiak eraso egin diola jakinarazi dute (hemen bost eraso horiei buruzko albistea).

Horiek ez dira izan, baina, azken egunetan argitaratu dituzten eraso matxista bakarrak. Gaur jakinarazi dute, asteburuan, beste sexu-eraso bat izan zela Hondarribian (Gipuzkoa): bere etxeko atarian eraso zioten emakume bati.

Gainera, zenbait komunikabidek gaur zabaldu dute Gasteizen (Araba) 35 urteko gizon bat atxilotu zutela atzo, bere bikotekideari modu jarraituan tratu txarrak egiteagatik. 04:00ak aldera, laguntza eskatu zuen emakumeak, berriz egin baitzion eraso mutil lagunak. Horren ondoren eraman zuten atxilo erasotzailea, eta emakumeak jakinarazi zuen behin baino gehiagotan eraso diola gizonak azken asteetan.

Tuteran (Nafarroa), bestalde, beste gizonezko bat atxilotu zuten igande goizaldean, 05:30ak aldera, indarkeria matxistagatik. Ez zuten xehetasunik eman.

EZ DAGO IRUZKINIK