AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Protesta aste honetan, Tolosan.
2024/02/02 08:46

Gero eta gehiago dira Tolosako (Gipuzkoa) osteopata batek egindako sexu-erasoak salatzen ari diren emakumeak. Berriki, beste hiru emakumek jarri dituzte erasotzaile horren kontrako salaketak; beraz, denera, sei emakume dira oraingoz. Erasoen berri eman zuten lehen emakumeek jakinarazi zutenez, masajeak ematea erabiltzen zuen aitzakiatzat gizonezkoak, pazienteei eraso egiteko: ukituak egin zizkien bere kontsultan, bakarrik geratzean.

Aurreneko bi salaketak aurkeztu zirenean atxilotu zuten erasotzailea, urtarrilaren 21ean. Bi egunera igaro zen epailearen aurretik, baina karguekin aske utzi zuten.

Erandion (Bizkaia), berriz, aurreko asteburuan egin zion eraso emakume bati beste gizon batek. Igande goizaldean izan zen, diskoteka batetik ateratzean. Astelehenean atxilotu zuten erasotzailea.

EZ DAGO IRUZKINIK