AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/22 20:18

Nafarroan bederatzi eraso matxista salatu zituzten iragan den asteburuan. Eraso horietatik lau Iruñean izan ziren, eta "familia-esparruan" gertatu zirela jakinarazi dute hainbat hedabidek. Villafrancan, Altsasun, Sarrigurenen eta Vianan eraso zieten beste lau emakumeri, eta Uharten, berriz, ezarritako kautelazko neurriak apurtu zituen gizon batek.

Gasteizen (Araba), gainera, beste gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehenean. 45 urteko gizonezkoak mehatxu egin zion bere bikotekideari, bai eta seme-alabei eta emakumearen amari ere. 

Aurreko astean, eraso matxista gehiagoren berri ere eman zuten Euskal Herrian: Tuteran (Nafarroa) hainbat emakumeri muxu ematen saiatu zen gizon bat; Zaldibarren (Bizkaia), sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek, eta Santurtzin (Bizkaia), emakume bat jo zuen bere bikotekideak.

Hamar eraso Santurtziko Karmengo jaietan

Oraintsu ospatu dituzte Karmengo festak Santurtzin, eta eraso ugari salatu dituzte: Ezkerraldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak azaldu duenez, gutxienez hamar emakumeri eraso diete aurtengo jaietan. "Jai-eredu kapitalistan emakume langileonganako erasoak bortizki erreproduzitzen dira, erasoen normalizazioa eta areagotzea ahalbidetuz", seinalatu du Itaiak.

EZ DAGO IRUZKINIK