AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/19 11:40

Bost faxista atxilotu dituzte Valladoliden, abuztuaren 28an, faxismoaren aurkako aldarri bat zeramaten bi laguni eraso egiteagatik. Goizaldean gertatu zen, aisialdiko lokal batean. Bi gazteetako batek Siempre antifa, Valladolid zioen kamiseta bat zeukan jantzita, eta horregatik jo zuten bere kontra hainbat faxistak.

Barra ondoan zeudela, bi gazteengana hurbildu ziren zenbait gizon. "Zein kamiseta antifaxista ederra" esan zioten jantzia zeramanari, eta hainbaten artean hasi ziren bera jotzen. Lurrera bota zuten.

Zenbait hedabideren arabera, "futboleko ultra taldeekin" lotura dute erasotzaileek. "Gorroto-delitu bat" egitea leporatu diete, baina aske utzi dituzte jadanik.

Beste eraso bat Valladoliden

Garai berdinean, abuztuaren 27ko goizaldean, beste eraso faxista bat izan zen hiri berdinean. Gaztela eta Leongo Langileen Alderdi Komunistak (PCTE, gaztelerazko sigletan) salatu zuen erasoa, taldeko militante bati eta bere lagun bati eraso baitzieten hainbat faxistak taberna batean. Arrazoia berdina izan zen: Antifascista zioen kamiseta bat zeraman gazteetako batek.

EZ DAGO IRUZKINIK