AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Muxika.
2025/07/28 10:03

Uztailaren 18an eta 23an izandako bi lan-heriotzaren berri eman dute duela gutxi Euskal Herrian. Aurreko asteazkenean, hilaren 23an, Muxikan (Bizkaia) galdu zuen bizia Irungo (Gipuzkoa) garraiolari batek: zamatze-lanetan ari zela, makina batek kolpatu zuen behargina, eta ordu gutxira hil zen zaurien ondorioz. Azpikontratatutako garraio-enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean, eta Ebaki konpainian ari zen beharrean une horretan.

Bost egun lehenago, hilaren 18an, Zuberoan galdu zuen bizia laborari batek. Altzürükün zuen baserria 49 urteko gizonak, eta, antza denez, irauli egin zen gidatzen ari zen traktorea. Istripua izan ondotik aurkitu zuten hilik, gaueko 23:30ak aldera.

Euskal Herrian, iturri sindikalen arabera, gutxienez 41 langile hil dira aurten soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK