AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/10 08:46

Aurreko ostiral gauean, gutxienez bi emakumeri eraso zieten larriki euren bikotekideek Euskal Herrian. Legution (Araba) izan zen erasoetako bat: gizonezko bat bere bikotekidea itotzen saiatu zen etxean, alaba bertan zegoela. Larunbat goizean atxilotu zuten erasotzailea, baina bizilagunek ohartarazi dutenez, aske geratzen denean, berriz ere emakumeari eraso egiteko arriskua dago.

Portugaleten (Bizkaia) ere, esan bezala, ostiral gauean jasan zuen eraso bat beste emakume batek. Urruntze-agindua hautsita, bere bikotekidearengana joan eta jipoitu egin zuen gizonezko batek. Emakumeak azaldu zuen buruan ukabilkadak ematen hasi zitzaiola etxean, eta kalera ihes egin behar izan zuela. Bizilagun batek abisua eman zuen, esanez zauritutako pertsona bat zegoela kalean, eta ospitalera eraman zuten emakumea: zauriak zituen sudurrean eta ahoan, besteak beste. 30 urteko erasotzailea atxilotu egin zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK