Atzo, urriaren 21ean, beste bi eraso matxista atera ziren argitara gurean. Igandean emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek Zarautzen (Gipuzkoa), eta astelehen goizaldean, aldiz, beste emakume batek jasan zuen gizon baten sexu-erasoa Zumarragan (Gipuzkoa). Azkeneko kasuari dagokionez, jakinarazi dute sare sozialen bidez ezagutzen zutela elkar biek. Kalean elkartzera behartu zuen gizonak, eta orduan eraso zion neskari indarrez.
Bi erasotzaileak atxilotu dituzte, hainbat hedabidek atzo jakinarazi zutenez.