AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Basauriko espetxea. ARGAZKIA / El Independiente
2023/01/26 08:18

Beste gradu erregresio baten berri eman dute Euskal Herrian: oraingoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak Asier Rodriguez preso politikoa kartzelaratu du berriz. Eusko Jaurlaritzak hirugarren graduan sartu zuen santurtziarra, baina fiskaltzak jarritako helegitea ontzat eman du Auzitegi Nazionalak, eta baliogabetu egin du Rodriguezi ezarritako hirugarren gradua. Hortaz, berriz kartzelaratu dute, Basaurin (Bizkaia). Hamabi urte baino gehiago daramatza preso, eta 2021ean tokialdatu zuten Basaurira.

Azken hilabeteetan, Auzitegi Nazionalak hainbatetan ezeztatu ditu Jaurlaritzak preso politikoei emandako hirugarren graduak. Fiskaltzak sistematikoki aurkezten ditu hirugarren gradu horien kontrako helegiteak, eta, 2021etik, hamar eskaera onetsi ditu auzitegiak. Azken hiletan Joseba Arregi, Aitor Esnaola, Mikel San Argimiro, Xabier Atristain, Gorka Martinez nahiz Iñaki Bilbao preso politikoei kendu dizkiete hirugarren graduak, berriz espetxeratzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK