"White BoySS Irun", "Fuera degenerados", "No os dejaremos dormir", "Stop LGTBI", harrotasun zuria aldarrikatzeko sinboloa... Joan den asteburuan, horiek eta gehiago margotu dituzte naziek Irungo (Gipuzkoa) Lakaxita Gaztetxean. Bertako kideek larunbatean eman zuten jasandako azken erasoaren berri: "Faxistek berriro erasotu dute Gaztetxea. Nazkatuta gaude".
Duela urte erdi baino gutxiago egin zioten beste eraso bat Lakaxitari: iazko abenduan ere, Gaztetxea markatu eta mehatxuzko margoketa faxistak egin zituzten bertan.
Hilabete berean, Irunen bertan, Moskuko Gaztetxearen kontra ere jo zuten faxistek. Izan ere, Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) bertan hitzaldi bat egiten ari zela, Gaztetxe barrura petardo batzuk bota zituzten naziek, eta pintaketa bat egin zuten atean.