AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/28 08:55

Oraingoz, kartzelan jarraitu beharko du Pablo Gonzalezek. Rzeszoweko Dei Auzitegiak abuztuan erabaki zuen, bigarren aldiz, behin-behineko kartzelaldia luzatzea kazetariari, beste hiru hilabetez. Ebazpenari helegitea jarri zion Gonzalezen defentsak, baina atzera bota du auzitegiak. Maiatzean ere hautu berdina egin zuen auzitegiak, aurreneko aldiz erabaki zuenean nabarniztarrari behin-behineko atxiloaldia luzatzea, hiru hilabetez. Orduan ere helegitea aurkeztu zuen defentsak, baina orduan ere, ez zen onartua izan.

Inkomunikatuta jarraitzen du Gonzalezek, Poloniako autoritateek ez baitiote uzten ez bere gertukoekin ez eta bere konfiantzazko abokatuarekin egoten edota hitz egiten. Gainera, oraindik ez dute zehaztu noiz aurkeztuko duen fiskaltzak bere aurkako akusazioa, eta beraz, noiz epaituko duten. Hamar urterainokoa izan daiteke, Errusiaren alde espioi modura aritzea leporatuta, ezar diezaioketen kartzela-zigorra.

Bihar, irailaren 29an, zazpi hilabete beteko dira kazetaria Polonian atxilotu zutenetik, Ukrainako mugatik hurbil. Ukrainan leher egin duen gudak eragindako errefuxiatu-olatuaren berri ematen ari zen.

EZ DAGO IRUZKINIK