AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / European Parliament (X)
2025/12/18 10:39

Europako Parlamentuak asteartean onartu zituen hainbat lege-aldaketa, Europako zenbait programatako funtsak Europar Batasunaren berrarmatze-planera bideratzeko. Horrekin, inbertsioa bultzatu dute indar militarretan eta kontrol sozialean, "defentsa eta segurtasuna handitzeko" erretorika baten pean. Aldeko 519 botorekin, kontrako 119 botorekin eta 25 abstentziorekin, eurodiputatuek norabide horren irismena handitzen duen proposamen bat babestu dute berriki, "atzerriko eraso hibridoen eta esku-sartzeen aurrean erresilientzia indartzeko".

Negoziazioetan zehar, Ukrainako industria militarrari emandako babesa handitzea eta Europako Defentsa Funtsean herrialde horren parte-hartzea bermatzea lortu du parlamentuak. Adostutako aldaketei esker, baliabide gehiago esleituko dizkiete funtsezko hainbat programari (Horizon, Digital Europe, Europako Defentsa Funtsa, Europarako Teknologia Estrategikoen Plataforma eta Konektagarritasun programa adibidez), horietako inbertsioa areagotuz. Neurriaren onespenak aukera ematen du funtsak "malgutzeko" eta proiektu militarretara desbideratzeko. Lehenago murriztuta zegoen aukera hori, Horizon Europa bezalako programa zibilei dagokienez esaterako.

Ekimena bat dator Europako Batzordeak sustatutako ReArm Europe planarekin, Europako industria militarra indartzeko inbertsioetan ehunka mila milioi sartzea bilatzen baitu. Batera ekoizteko pizgarriak eta "teknologia estrategikoetako berrikuntza" barne hartzen ditu planak.

EZ DAGO IRUZKINIK