AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aernnovako langileen manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Aernnovako enpresa batzordea
2021/02/11 19:23

Azken urtean aeronautika arloko lantegi ugaritan aurreikusi dira kaleratze masiboak, ITP Aero, Alestis eta Aernnova horren adibide izanik. Hala, Berantevillako (Araba) Aernnova lantegiko langileen %20 kaleratzeko asmoa adierazi zuen zuzendaritzak aurreko urteko uztailean: 448 langilek jarduten dute osotara eta, horietatik, 55 langile izango dira zuzenean kaleratuak. Beste 27, aldiz, aurretiko erretiroa edo baja hartzera behartuko dituzte.

Enplegu-erregulaziorako espedientearen aurka egin dute gaur langileek kaleetan, grebara joz. Hori ez ezik, zuzendaritzaren "harropuzkeria" salatu dute, pandemiaren aitzakia baliatuz, kaleratzeak "justifikatzen" dituztelako. 

86 kaleratze guztira

Otsailean kaleratuko lituzkete 82 beharginak. Kaleratze horiek, gainera, azaroan Miñaoko (Araba) parke teknologikoan gauzatutako lau kaleratzeei gehituko liratezke. Hala ere, epaiketa izanen da martxoaren 16an, enplegu-erregulaziorako espedientea aurkaratu baitute sindikatuek.

Kutsatzeen prebentziorako trabak

Langileek, gainera, informazio eskasia eta hutsegiteak salatu dituzte COVID-19aren kutsatzeak saihesteko prebentzio neurriei dagokienez. Haien arabera, enpresak isilean gorde du kutsatzeak ekiditeko protokoloak eta neurriak garatzeko informazioa.