AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: hiruka.eus
2022/04/07 11:09

Irizar Kooperatibak 2013an erosi zuen Berangoko (Bizkaia) Alconza lantegia, eta 250 langile izatetik, 150 langile izatera igaro ziren. Urte honen hasieran, bestalde, enplegu-erregulazioko espediente bat aurkeztu zuen zuzendaritzak; "krisi egoera larria" eta "inbertsio eza" argudio bezala hartuta, 38 langile kaleratzeko asmoa azaldu zuen. Azken urteetan izan dituzten lan-baldintza geroz eta okerragoak eta plantillaren %40 kaleratzeko asmoa salatu dituzte uneoro langileek.

Hainbat izan dira, beharginen partetik, enpresako zuzendaritzarekin biltzeko saiakerak; enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskakizunaz gain, plan industrial bat negoziatzeko mahai bat eskatu zuten.

Joan den martxoaren 18an, Norgestion enpresa kontratatu zuen Irizarrek, enplegu-erregulazioko espedientea bidera zezan. Langileen ordezkariekin batu ondoren, baina, ez zen adostasunik izan. "Eredu kooperatiboa ez da oinarritzen elkar-laguntzaren, arduraren, demokraziaren, berdintasunaren, ekitatearen eta elkartasunaren baloreetan? Non geratu dira horiek?" aipatu zuten langileek Berangon egindako manifestazio batean.

Iragan astelehenean, iragarritako kaleratzeetatik 25 gauzatu zituen enpresak. Kaleratze horiek salatzeko manifestazio batera deitu dute Alconzako langileek: apirilaren 8an izango da, 19:30ean, Berangoko metro-geltokitik abiatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK