AKTUALITATEA / Errepresioa
Bedian, lau gazte atxilotu dituzte tren bat margotzeagatik
18 eta 21 artean dituzte atxilotuek, eta grafiti bat egitea leporatuta hartu zituzten atxilo larunbat gauean.
2026eko urtarrilaren 19
Bedian, lau gazte atxilotu dituzte tren bat margotzeagatik
— ARGAZKIA Bilbao Hiria

Lau gazte atxilotu zituzten larunbat gauean Bedian (Bizkaia), trenbide bat oztopatu eta Bilbotik (Bizkaia) Donostiara (Gipuzkoa) zihoan tren bat margotzea egotzita. Ustez palet bat bota zuten bidera, pintaketa bat egin zuten ibilgailuan eta alde egin zuten, denbora oso laburrean.

Ertzaintzak esku hartu zuen eta dispositibo polizial bat jarri zuen martxan haiek atxilotzeko. Goizaldeko 02:30ean atzeman zuten kotxe bat, eta barruan zeuden lau gizonek margo-arrastoak eta koloretazko espraiak zituztela argudiatuta atxilotu zituzten.

18 eta 21 urte artean dituzte atxilotuek. EITBren arabera, "kalteak egitea" eta "desordena publikoak eragitea" egozten diete.