Hamaika urte eta bederatzi hilabeteko espetxealdiaren ostean, baldintzapean aske gelditu da Itziar Moreno preso politiko bilbotarra. Zaballako (Araba) espetxean bete du Frantziako Estatuan jarri zioten zigorraren azken aldia; horren aurretik, Alcalan (Madril) egon zen gatibu. Frantzian egin ditu kartzelaldiko urte gehienak, Roanneko espetxean, eta joan den abuztuan Espainiaratu zuten. 2011ko apirilean atxilotu zuten Crozen (Akitania Berria).
Bete du jada Frantzian ezarritako zigorra, baina bere kontrako bi auzi dituzte zabalik Espainiako Estatuan; oraingoz baldintzapean aske utzi dute.